WEB-ORRIAK EUSKARATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Euskara Saileko dirulaguntzak. Dirulaguntza programa: Web-orriak euskaratzeko.

Xedea: Euskarak web orrietan duen presentzia areagotzea.

Onuradunak: Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoak:

- Jasotzaileak izango dira, helbide fiskala Lezon kokatua duten pertsona juridikoak.

- Dirulaguntza behin bakarrik eskatu ahal izango da.

- Web-orriak elebitan izango dira eta itzulpen lanak lagunduko dira diruz. Dirulaguntza jasotzeko hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna bermatu beharko dira.

- Ez dira diruz lagungarri izango, ez web pertsonalak, ez irakaskuntzari lotutakoak, ez iraingarriak edo alderdi politikoenak edota Lezoko Udalak lehendik diruz lagundutakoak.

- Web orriaren edukietan genero perspektiba eta hizkuntza ez sexista kontuan izan beharko dira.

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara
Dei-egilea: UDALA / ESKUALDEA : Lezo.