Basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen deialdiaren oinarriak (Handitu Egurra Programa)
Xedea: Euskadiko zura eraldatzearen sektorea indartzea, lehiakorra izan dadin lortzeko, basogintzako produktuei balio erantsia emango dieten eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotutako teknologien bidez. Laguntza hauen bidez basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak finantziatuko dira, hain zuzen basogintzako teknologien alorreko edo eraldatzearekin eta merkaturatzearekin loturiko teknologietan inbertsioak egiteko, baldin eta basogintzako produktuei balio erantsia ematen badiete. Inbertsioak gutxienez 5 milioi eurokoak edo hortik gorakoak izango dira.
Onuradunak: Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, baldin eta deialadian aurreikusitako diruz laguntzeko moduko jardueraren batean badihardute.
2024-11-29-etik 2024-12-30-era