ENPRESAK SENDOTZEN: Industria Enpresen Fabrika-Tailerretako Ekipamenduak Modernizatzeko eta Konpontzeko dirulaguntzak

Azalpena

«Gipuzkoako industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko enpresak sendotzen» dirulaguntza programa

Xedea: Jarduera ekonomikoari eustea eta lehiakortasuna hobetzea, Gipuzkoako industria enpresei lotutako fabrikazio eta konponketa tailerren gaitasunak modernizatuz eta egokituz.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

- Tailerrak hobetzen eta modernizatzen laguntzen duten inbertsio proiektu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  • Makinak eta ekipo ondasunak erostea.
  • Makinen retrofittinga edo lehendik dauden makinetan zenbakizko kontrolak eta kontrol sistema automatikoak sartzea.

- EZ dira diruz lagunduko:

  • Finantza errentamenduan erostea.
  • Tresnak eta material suntsikorra.
  • Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
  • Instalazioak egokitzea.
  • Ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak, dokumentu inprimagailuak, tabletak, kontsolak edo antzekoak.

Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak:

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat joko.
  • Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta ez dira onartuko 1.000,00 eurotik beherako zerga oinarria duten fakturak.
  • Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa bideratuko dira.
  • Diruz lagundu daitezkeen proiektuko kostuen % 50 lagunduko da diruz.
  • Eskabide bat edo gehiago onartuko dira enpresa bakoitzeko, eta gehienez ere 40.000,00 euro emango dira enpresa bakoitzeko.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak (Industria tailerrak).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea oinarri hauek argitaratu baino lehen.
  • 5 eta 30 langile artean izatea, eta, enpresa txikia izatea.

Eskaera epea

2025-04-10-etik 2025-04-10-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa