ENPRESAK HAZTEN Programa: Bat-egiteak eta Erosketak

Azalpena

Enpresak Hazten Programa: Bat-egiteak eta Erosketak

Xedea: Enpresen hazkundea bultzatzea da, bat egiteko eta erosketako prozesuak babestuz.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: Laguntzak enpresen hazkunde ez organikoaren alde egiten duten proiektuak partzialki finantzatzera bideratuko dira, baldin eta sortzen den enpresaren erabakitzeko ahalmena Gipuzkoan jarduten duten enpresena bada, honako hauek barne:

  • Bat egite edo erosketa aukeren identifikazioa eta azterketa, honako hauek barnean hartuta: xede-enpresak bilatzea, merkatu-azterlanak, egokitasun estrategikoaren ebaluazioa eta hurbiltzeko eta negoziatzeko planak egitea.
  • Bat-egitearen edo erosketaren bideragarritasun estrategiko, ekonomiko, finantzario eta kulturalari buruzko azterlanak, honako hauek barnean hartuta: egokitze estrategikoaren azterketa, sinergien identifikazioa, inplikatutako enpresen finantza-egoeraren ebaluazioa, transakzioaren balioaren zehaztapena, eragiketaren bideragarritasun ekonomikoa eta kultura- eta antolamendu-bateragarritasunaren ebaluazioa.
  • Aholkularitza juridikoa eta fiskala, eragiketaren lege- eta zerga-esparrua definitzeko, aurretiazko akordioak idaztea barne.
  • Bat-egite edo erosketa osteko integrazio-planak egitea eta ezartzea, barne hartuta prozesuen koordinazioa, kudeaketa-sistemen bateratzea eta kultura korporatiboen harmonizazioa, integrazio eraginkorra eta sinergien maximizazioa bermatzeko.

Onuradunak: Gipuzkoan diharduten enpresak.

Eskaera epea

2025-05-16-etik 2025-07-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Enpresa-antolamendua