KONTRATATZEKO KONPROMISOA duen PRESTAKUNTZARA bideratutako dirulaguntzak

Azalpena

Kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntzak

Xedea: Langile langabeentzako oro har kontratazio-konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak finantzatzeko laguntzak.

Onuradunak:

  • Enpresak: Prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko dituzten eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutelarik ere. Baztertuta geratuko dira aldi baterako laneko enpresak, outsourcing jarduerako enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak, bai eta edozein enpresa publiko ere.
  • Prestakuntza-zentroak: Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen bidez, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den datan egiaztatuta eta/edo inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, autonomia-erkidegoren bateko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste erregistro batean edo prestakuntza-erakundeen estatuko erregistroan, dirulaguntza eskatzearen arrazoi diren prestakuntza-ekintzei dagozkien espezialitateak irakasteko.

Eskaera epea

2025-05-28-etik 2025-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak