TALENTUA ERNATU: AKTIBATU (Enpresa-erakargarritasuna langileentzat)

Azalpena

Enpresetan talentua aktibatzeko Talentua Ernatu-Aktibatu dirulaguntzak

Xedea: Enpresa erakargarriak garatzen eta ikusarazten laguntzea, langileek, gaur egungoek zein etorkizunekoek, lan-, gizarte- eta pertsona-mailan garatzeko lantokitzat har ditzaten.

Ekintzak: Talentuaren kudeaketaren arloko proiektuak garatuko dira, enpresako langile baten bizi-ziklo osoan, haren interesa bereganatzen denetik enpresatik irteten den arte.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak eta EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

Eskaera epea

2026-04-14-etik 2026-05-25-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna