MERKAEKIN - Merkataritza-ekintzailetzarako laguntzak

Azalpena

Merkataritza-ekintzailetzarako laguntza-programa (MerkaEkin)

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako laguntza-programak, merkataritzaren ezaugarri berezietara egokituak eta sektore horretako pertsona eta enpresa ekintzaileei laguntzen dienak. Lehenengo programa MERKATARITZA-EKINTZAILE AHOLKULARITZA, laguntza ekonomikoa eskaintzen du espezializatutako aholkularitzako, eta bigarrena MERKATARITZA-EKINTAILE DIRULAGUNTZAK, aurrez egindako aholkularitzan planteatutakoa gauzatzen laguntzeko. Merkataritza-ekintzailetzaren etapak asetzen dituzten hiru dirulaguntza-lerro daude:

1. lerroa. ABIATU merkataritza-negozio bat martxan jartzeko.

2. lerroa. SENDOTU merkataritza-negozioa sendotzeko.

3. lerroa. HAZI negozioari hazten laguntzeko, merkatu berrietara iritziz edo eskaintza dibertsifikatuz.

Onuradunak: Pertsona fisikoak, enpresaburu indibidual edo autonomoa, mikro-enpresak eta enpresa txikiak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak.

Eskaera epea

2025-07-10-etik 2025-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala