ENPRESAK BERRITZEN: Ekonomia Berdea (Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten inbertsioei laguntzea, ekonomia berdearen irizpideen arabera)

Azalpena

«Enpresak Berritzen: Ekonomia Berdea» programako dirulaguntzak

Xedea: Ekonomia berdearen irizpideak jarraituz, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetuko duten inbertsioak bultzatzeko.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

  • Egungo ekipamenduaren ordez, efizientzia handiagoko beste bat jartzea, ekonomia berdearen irizpideak jarraituz. Ordezkatutako ekipoen balio-bizitza amaitu beharko da, berrerabili ezin izateko moduan.
  • Ez dira diruz lagunduko: Finantza errentamenduan erostea. Ondasun edo ekipamendu desberdinak metatzea eskabide berean, nahiz eta elkarrekin lotuta egon. Egokitzapen-gastuak, obra zibila, instalazio osagarriak edo inbertsioa instalatzeko, abian jartzeko edo egokitzeko aldez aurretik, modu osagarrian edo beharrezkoa den beste edozein gastu, barne hartuta, adierazpen gisa eta ez mugatzaile gisa, elektrizitateari, iturgintzari, aireztapenari, ainguraketei, egiturazko errefortzuei edo espazio fisikoaren egokitzapenari dagozkionak. Ekipamendua egokitzea edo ordeztea, indarrean dagoen ingurumen araudiari egokitzeko. Tresnak eta material suntsikorra. Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola, orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak. Eraikinak eraberritzea, eraikinen inguratzailearen isolamendua hobetzea (leihoak, itxiturak…) eta eraikinen energia ziurtapena. Gipuzkoako Lurralde Historikoko zentro batean aplikatzekoak ez diren proiektuak.

Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak:

  • Diruz lagundu daitezkeen proiektuko kostuen % 50 lagunduko da diruz.
  • Eskaera bat onartuko da enpresa bakoitzeko, eta dirulaguntza, gehienez, 40.000,00 eurokoa izango da.
  • Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 eurokoa izango da (BEZik gabe). Diruz laguntzeko moduko aurrekontuak gutxieneko zenbateko horretara iristen ez dituzten eskabideak ez dira onartuko.

Onuradunak:

  • Egoitza soziala eta fiskala
  • Gipuzkoan izatea
  • Enpresa txiki eta ertaina izatea 5 eta 249 langile artean izatea

Eskaera epea

2026-06-15-etik 2026-07-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena