Ekintzaile laguntza-programa
Xedea: Enpresa-proiektuak martxan jartzeko eta heltzeko dirulaguntzak.
1) Ekintzailetza: pertsona fisikoek edo enpresa sortu berriek gidatutako enpresa-proiektu berriak.
2) Barne-ekintzailetza: euskal enpresen barruko ekintzailetza, enpresa-proiektu berriak sustatzekoa, ideiaren heltze-faseetan eta EAEn enpresa abian jartzeko faseetan. Proiektu horiek enpresaren egungo jarduera dibertsifikatu behar dute.
Bi kasuetan, EAEn dauden «Bussiness Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean dauden enpresa-proiektu berritzaileei edo oinarri teknologikoko proiektu berriei, industria-arloko proiektuei edo prozesu-produktu horiei lotutako zerbitzuetakoei lagundu behar diete, Euskal Autonomia Erkidegoan heltzeko eta abian jartzeko faseetarako.
Diruz lagun daitezkeen gastuak (1. ildoa eta 2. ildoa):
– Prestakuntza espezifikoa eta enpresakoa. Ez-arautua barne, baldin eta proiektuarekin lotuta badago.
– Aholkularitza- gastuak eta kanpoko laguntza teknikoaren gastuak.
– Prospekzio- eta dokumentazio-gastuak.
– Prospekzio komertzialeko azoka eta bidaietan parte hartzea.
– Maketa eta prototipoak egitea.
– Aurrekoen osagarri diren beste batzuk.
Onuradunak:
1. ildoa.– Ekintzailetza. Honako hauek izan daitezke laguntzaren onuradunak: (i) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoak; eta (ii) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu diren edo 2024ko urtarrilaren 1az geroztik jarduera ekonomikoetan alta eman duten eta gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridikoak. Bi kasuetan, enpresa-proiektu berritzailea edo teknologia-oinarrikoa edo industriala produktu-prozesu industrialei lotutako zerbitzuetakoa izan behar du eta Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko asmoa izan behar da.
2. ildoa.– Barne-ekintzailetza. Egoitza soziala edo gutxienez jarduera-zentro bat EAEn duten pertsona juridikoak izan daitezke laguntzaren onuradun, baldin eta enpresa-proiektu berritzailea edo teknologia-oinarrikoa edo industriala edo produktu-prozesu industrialei lotutako zerbitzuetakoa badute, enpresa berri bat sortzeko bokazioa badute eta alta emanda badaude Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokien industriako epigrafean.
2026-03-17-etik 2026-12-11-era