Hazten + laguntza-programa
Xedea: Oinarri hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) enpresa abian jartzeko fasean dauden enpresa-proiektu berritzaileei edo oinarri teknologikoko proiektu berriei, industria-arloko proiektuei edo prozesu-produktu horiei lotutako zerbitzuetakoei, eta ezagutzan intentsiboak diren enpresa-proiektu berriei emandako laguntza arautzea.
Diruz lagun daitezkeen gastuak:
a) Lan-kontratazioagatiko langile-gastuak.
b) Kanpo-lankidetza eta aholkularitza tekniko adituak, proiektuaren garapenari berariaz lotuak.
c) Higiezinen alokairu berrien gastuak, laguntza osorik eskatu ondoren formalizatu eta sortutakoak.
d) Patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk eskatzeko eta mantentzeko gastuak, bai eta erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak ere.
e) Proiektua sustatzeko eta hedatzeko gastuak.
Onuradunak: Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den enpresa-plan bat dutenak edo BIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den oinarri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, nahiz produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen edo ezagutzan intentsiboa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako, baldin eta programa honen aurreko deialdietan ez diren onuradun izan.
2026-03-24-etik 2026-05-14-era