TXEKINBERRI Bideragarritasun-Plana (Laguntza enpresa sortzeko prozesuan)

Azalpena

Ekintzailetza sustatzeko Txekinberri programa — Ekintzaileari laguntzea enpresa sortzeko prozesuan Txekinberri Bideragarritasun Plana (II. eranskina)

Xedea: Ekintzaileari laguntzea da, bideragarritasun-plan bat egiteko aukera eskainiz, negozio-ideiari esperientzia duen erakunde baten babesa emateko. Pertsona edo talde sustatzaileari ideia heltzeko eta «bideragarritasun-plana» egiteko prozesuan laguntzeko ekintzak izango dira (enpresa-ideia definitzen denetik garatzen den arte) Dirulaguntzak gauzazko laguntzatzat hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

Onuradunak: Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Eskaera epea

2026-09-02-etik 2026-12-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Ekintzailetza / Barne-ekintzailetza