Ekintzailetza sustatzeko Txekinberri programa — Tutoretza eta aholkularitza espezializatua Txekinberri Aholkularitza (III. eranskina)
Xedea: Enpresa sortzeko prozesuan enpresa-proiektuei laguntzeko eta tutoretza emateko dirulaguntzak. Dirulaguntzak gauzazko laguntzatzat hartuko dira, eta onuradunari enpresa sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko eskubidea emango zaio.
Onuradunak:
- Bideragarritasun-plan bat egin duten ekintzaileak, bideragarritzat jotako Txekin-Emekinen edo Txekinberriren bidez lagundutakoak.
- Bideragarritasun-plan bat egin ondoren sortutako enpresak, Txekin-Emekinen edo Txekinberriren bidez lagundutakoak eta bideragarritzat jo direnak. Sortutako enpresak Gipuzkoan izan beharko du egoitza soziala eta fiskala.
Ezin izango da onuradun izan Emekinen (III. eranskina) edo Txekinberriren aurreko deialdietan onuradun izan den enpresa edo pertsona ekintzailea, Txekinberri-Aholkularitza laguntza- edo tutoretza-jarduketetarako (III. eranskina).
2026-09-02-etik 2026-12-17-era