TXEKINBERRI Abian Jartzeko (Enpresa martxan jartzeko laguntza)

Azalpena

Ekintzailetza sustatzeko Txekinberri dirulaguntza programaren — Enpresa abian jartzeko laguntzak Txekinberri Abian Jartzea (IV. eranskina)

Xedea: Enpresa sortu berriari laguntzea, hasierako ahalegin ekonomikoan lagunduz.Enpresa sortu berria abian jartzeko behar diren inbertsioak lagunduko dira diruz, bai eta jarduera hasteko gastuak ere. Gastu horiek bideragarritasun-planean jasota egon beharko dute.

Onuradunak: Enpresa onuradunak izango dira Bideragarritasun Plan bat egin ondoren sortu diren enpresak, 2025eko II. eta III. eranskinetako enpresak sortzeko eta garatzeko prozesua sustatzeko Programaren oinarri arautzaileen bidez babestu direnak. Sortutako enpresak Gipuzkoan izan beharko du egoitza soziala eta fiskala.

Eskaera epea

2026-09-02-etik 2026-10-29-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Ekintzailetza / Barne-ekintzailetza