ARTE PLASTIKO eta IKUSIZKOEN eremuan JARDUERAK SUSTATZEKO eta GARATZEKO dirulaguntzak. SUSTAPEN-ZABALKUNDEAREN modalitatea.

Azalpena

Arte plastiko eta ikusizkoen eremuak jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. SUSTAPEN-ZABALKUNDEAREN MODALITATEA.

Xedea: Arte plastikoen eta ikusizkoen eremuan arte garaikideko gertakizun eta adierazpenak antolatzea: erakusketak, lehiaketak, batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak, … Horien helburua bada Euskadin bizi diren artistak sustatzea eta zabaltzea eta Euskadin arte garaikidea sustatzea. Jarduketa horiek euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko dira. Modalitate honetan ez dira lagunduko jaialdiak antolatzea, ezta urteko programazioak ere.

Onuradunak: Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek, beti ere agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta edo helbidea edo sozietate-egoitza badute eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean badituzte.
Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

Eskaera epea

2024-04-09-etik 2024-05-08-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa