Azalpena
Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorea orokorrean hobetzeko Eraikal programako laguntzak
Xedea: Euskadiko bizitegi-eraikuntzako parkearen hobekuntza integrala sustatzea, jarduketa hauek babestuz: bizitegi-eraikuntzako prozesuaren hainbat alderdiri aplika dakiokeen berrikuntza; jarduketa horietan sortutako ezagutza zabaltzea eta transferitzea; antolaketa- eta kalitate-kudeaketako sistemak ezartzea eta ziurtatzea sektoreko enpresa eta profesionaletan; ziurtagiri espezifikoak lortzea, bai pertsona fisiko edo juridikoentzat, bai bizitegi-eraikinentzat berentzat; prozesu industrializatuak bultzatzea etxebizitzak eraikitzeko lanetan, eta auditoretza teknikoak egitea lehendik dauden eraikinen egoera eta kalitatea ezagutzeko eta bermatzeko.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
I. lerroa: Bizitegi-eraikuntzako berrikuntza arloko proiektu edo azterlanak.
II. lerroa: Informatikako tresnak garatzea, eta dibulgazio-kanpainak, jardunaldiak eta prestakuntza-ikastaroak egitea.
III. lerroa: Bizitegi-eraikuntzaren sektoreko pertsona fisiko edo juridikoentzako kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea.
IV. lerroa: Bizitegi-eraikinetara bideratutako ziurtagiriak ezartzea eta egiaztatzea.
V. lerroa: Bizitegi-eraikuntzako eraikuntza-prozesuen industrializazioari buruzko azterlanak, proiektuak eta prototipo espezifikoak.
VI. lerroa: Irisgarritasunaren arloko berrikuntza
Onuradunak:
-
I., III., V. eta VI. lerroak: Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden pertsona edo entitateak eta diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona edo entitateak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan eta baldintza hauek betetzen badituzte.
-
II. lerroa: II. lerroari dagokionez, agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresen eta profesionalen taldeak edo elkarteak, nortasun juridikoa izan zein ez, EAEn kokatuta egonda, ordezkaritza zabala badute sektorean edo deialdi gaitasun aitortua badute eraikuntzaren arloko eragileak mobilizatzeko eta biltzeko baterako ekimenen inguruan. Horiez gain, agindu honetan II. lerroari dagokionez ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan, eta ordezkaritza zabala badute sektorean edo deialdi-gaitasun aitortua badute eraikuntzaren arloko eragileak mobilizatzeko eta biltzeko baterako ekimenen inguruan. Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikuntzaren sektoreari lotutako elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko klusterrak eta hirigintza-sozietateak.
-
IV. lerroa: IV. lerroaren kasuan, onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eraikinak sustatzen dituzten eta eraikuntzaren kalitatearen, jasangarritasunaren edo energia-efizientziaren ziurtagiri aitortua lortzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Horren barruan sartzen dira, batetik, sustapen hori bizitegi-eraikuntzaren sektorean duten jardueraren zati gisa egiten dutenak –kasu horretan, ekonomia-jardueren gaineko zergaren 833.2 epigrafean egon beharko da inskribatuta jarduera– eta, bestetik, norberaren erabilerarako diren familia bakarreko etxebizitzei dagozkien jarduketa pribatuak sustatzen dituztenak.
Eskaera epea
2025-11-21-etik 2025-12-22-era
Sailak
-
Sektorea: ERAIKUNTZA Sektorea
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza