BERRIKER programa - Nekazaritzaren, Basogintzaren eta Arrantza- eta Akuikultura-Produktuen Sektoreetan Ikertu, Garatu eta Berritzeko laguntzaklaguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak (Berriker)

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea eta bultzatzetzea. Laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan. Horretarako laguntza-lerro hauek ezartzen dira:

1. Elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzak. Diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologia hauek jasoko dute laguntza: 1.1. Elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuak. Halakotzat hartuko dira elikaduraren eta zuraren balio-kateko ekoizpen, eraldaketa, banaketa edo merkaturatzearen sektoreetako enpresek gidatutako industria-ikerketarako edo garapen esperimentalerako proiektuak. 1.2. Elikaduraren eta zuraren balio-katerako ezagutza sortzeko proiektuak.

2. Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzak. Halakotzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek egindako I+G proiektuak, baldin eta interesgarriak badira nekazaritza edo basogintzako sektorean edo azpisektorean diharduten euskal enpresa guztientzat.

3. Negozio-prozesuetan berritzeko proiektuetarako laguntzak.

Onuradunak:

1.1 lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuei dagozkienak) honako hauek izan daitezke onuradunak: a) Enpresak, duten forma juridikoa alde batera utzita. b) Enpresaburuen elkarteak. c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.

1.2 lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (elikaduraren eta zuraren balio-katerako ezagutza sortzeko proiektuei dagozkienak), eta 2. lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuei dagozkienak), onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko edozein eragile izan daitezke.

3. lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuei dagozkienak); pertsona hauek izan ahalko dira onuradun: a) Enpresak, duten forma juridikoa alde batera utzita. b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.

Eskaera epea

2024-09-27-etik 2024-10-26-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak