Gipuzkoako ESKULANGINTZA SEKTOREA SUSTATZEKO Plana

Azalpena

Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana 

Xedea: Eskulangintza sektorea sustatzeko programa, lehiakortasuna hobetzeko, eta merkaturatzea eta gizartean duen balioa indartzeko.

Dirulaguntzen xedeko jarduerak:

- Eskulangintzako enpresak:

• Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute. • Web-orriak sortzea eta eguneratzea. • Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak. • Negozio lokalaren aloikarua. • Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko. • Azoketan parte hartzea.

- Eskulangintzako elkarteak:

• Eskulangintza sektoreko elkarte edota erakundeek azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzea.

Onuradunak: Entitate onuradunak izango dira eskulangintzan aritzen enpresak izango dira, batetik, banako enpresaburuak eta enpresa sozietarioak, eta, bestetik, Gipuzkoako eskulangintza sektorearen ordezkaritza entitateak.

Eskaera epea

2024-05-16-etik 2024-06-25-era

Sailak

  • Sektorea: ARTISAUTZA Azpisektorea
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala