GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESETAN BAZKIDEAK SARTZEKO laguntzak

Azalpena

Gizarte Ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

Xedea:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteren konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

c) Desgaitasuna duten pertsonak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

d) Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiategien edo ustiategi mistoen titularrak sartzea nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetako bazkide mugagabe gisa.

Onuradunak: Baldintza (orokorrak) hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:
  • Agindu honetan aurreikusitako laguntzetara biltzeko, beharrezkoa izango da behin betiko bazkide izaera lortu izana 2023ko uztailaren 1a eta 2024ko ekainaren 30a bitartean, egun bi horiek barne. 

Eskaera epea

2024-06-28-etik 2024-07-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak