Azalpena
Enpresetan langileen parte-hartzea bultzatzeko laguntzak
Xedea:
Langileen parte-hartzea Gizarte-Ekonomiako enpresetan:
a) Metodo eta tresna egokiak garatu eta ezartzea, langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan parte hartzea erraztu eta hobetzeko.
b) Gizarte-ekonomiako enpresetan belaunaldi-erreleboa errazteko mekanismoak (tresna juridikoak).
Gizarte-Ekonomiatik kanpoko enpresatako langileen parte-hartzea:
a) Langileen parte-hartzea bideratzeko plan bat prestatzea eta ezartzea. Erakunde aholkulariaren laguntzarekin eta aholkuarekin egingo da plan hori.
b) Langileek enpresetan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzea.
c) Partaidetzapeko enpresaren eredua hedatzeko jarduerak.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak abian den urtean jarri beharko dira martxan, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
Onuradunak:
a) Kooperatiba-sozietatea
b) Lan-sozietatea
c) Elkarteak
Eskaera epea
2024-05-18-etik 2024-06-17-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
-
Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak