EMEKIN - Emakume ekin­tzaileak susta­tzeko ekimenak (Gipuzkoa Ekiten duen Lurralde gisa Sustatzeko Programa)

Azalpena

Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko dirulaguntza programa - Emekin

Xedea: Enpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa–proiektuei laguntza eta tutoretza emateko diru–laguntzak Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

Onuradunak:

Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten emakumeak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Emakumeek sortutako enpresak, aldez aurretik bideragarritasun–plana EMEKINen dinamikaren barruan egin dutenak eta, gainera, laguntza–eskaera aurkezteko unean JEZen alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak.

Bete behar diren epeak:

  • 2023ko abenduaren 1etik 2024ko otsailaren 29ra arte EJZn alta emandako enpresak: Eskaera egiteko epea: 2024ko uztailaren 11raino, 13: 00etan. Gauzatzeko epea: 2023ko abenduaren 1etik 2024ko irailaren 30era. Justifikatzeko epea: 2024ko irailaren 30eraino.
  • 2024ko martxoaren 1etik azaroaren 30era arte EJZn alta emandako enpresak: Garrantzitsua: Dirulaguntza–eskaera aurkezten duen momentuan EJZn alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak: Eskaera egiteko epea: 2024ko abenduaren 10eraino, 13:00etan. Gauzatzeko epea: 2024ko martxoaren 1etik 2025eko apirilaren 30era. Justifikatzeko epea: 2025ko apirilaren 30eraino.

Eskaera epea

2024-05-14-etik 2024-12-10-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)