Xedea: Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programaturiko prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako estrategia-ekintzak) egiteko laguntza ekonomikoen oinarriak ezartzea, 2024rako. EAEko enpresen langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzera bideratuta egongo dira ekintza horiek.
Onuradunak: Deialdi honetan bildurikoaren araberako enpresa eta enpresa taldeak dira laguntzen onuradun, eta haietako langileek parte har dezakete prestakuntza-ekintzetan.