GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESETAN LAGUNTZA TEKNIKOA emateko diru-laguntzak (Kudeaketarako tresnak)

Azalpena

Gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak 
 

Xedea: Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

a) Urteko kudeaketa-plana edo aginte-taula integrala egitea eta ezartzea, enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioa barne hartuta.

b) Kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketako berariazko aholkularitza.

c) Gerentziari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, gerentzia- edo zuzendaritza-eginkizunak betetzeko, edo kooperatiba eta lan-sozietateetako jarduera-arloekin zerikusia dutenak, haien profesionalizazioa errazteko, merkatuan duten lehia-posizioa mantentzeko eta hobetzeko funtsezko faktore gisa.

d) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea, enpresaren lehiakortasuna eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko aukera hobetzeko gomendio zehatzak barne.

e) Erakundeak antolaketa-eredu malguagoetara, kontziliazio-sistemetara eta pertsonak garatzeko sistemetara eraldatzeko tresna berriak ezartzea gizarte-ekonomiako erakundeetan.

f) Enpresak digitalizatzeko tresnak ezartzea. Diruz lagundu ahal izango dira erakundearen prozesuak eta eragiketak eraldatzeko teknologia digitalak erabiltzeko aukera ematen duten ekintzak, hainbat zeregin automatizatzeko prozesua errazten duten aplikazio eta programen bidez, hala nola informazioa bilatzea, formatu digitalean datuak antolatzea, modu elektronikoan biltegiratu, partekatu edo manipulatu ahal izateko.

g) Enpresetan ingurumen-arloko hobekuntza-ekintzak ezartzea, enpresen jarduerak ingurumenean duen eragin negatiboa murrizteko.

h) Gizarte Ekonomiako erakunde errepikatzaile gorenek beren erakunde elkartuei bermeak emateko beharrezkoa den aldez aurreko azterketa ekonomiko eta finantzarioa egitea.

i) Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko eta eraldatzeko pizgarriak kentzen dituzten oztopo juridikoak aztertzea. 

Onuradunak: 

  • Kooperatiba-sozietatea
  • Lan-sozietatea
  • Federazio, konfederezaio edo elkarte-batasuna
  • Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak

Eskaera epea

2025-10-02-etik 2025-11-03-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak