GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESEN eta ENTITATEEN ELKARTE-EGITURAK FINKATZEKO laguntzak

Azalpena

Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzak 
 
Xedea eta onuradunak:

Gizarte-ekonomiako entitateen elkarte-egiturak finkatzeko, entitate horiek berezko nortasun juridikoa izan behar dute, interes komunak ordezkatu eta babesteko elkartu behar dira, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrukoak izan behar dute. Honelako entitateek jaso dezakete laguntza:

a) Lan-sozietateek eta lan elkartuko kooperatibek.

b) Lan elkartukoak ez diren kooperatibek eta elkarte konfederalek eta gizarte-ekonomiako entitateak dituzten erakundeek.

c) Ekonomia solidarioko entitateek, enplegu-zentro berezien elkarteek eta gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langile autonomoen sektorearteko erakundeek.

d) Gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langile autonomoen sektore arteko antolakundeak.
 

Eskaera epea

2024-07-19-etik 2024-08-18-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak