MUSIKA JARDUERA PROFESIONALETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak 

Xedea:

Deialdi honetan laguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

II. kap.: Partituren edizioa.

III.kap.: Musika-proiektu unitarioak.

IV. kap.: Musika-ekimen enpresarialak.

V. kap.: Zuzen-Zuzenean Zirkuitua. 

VI. kap.: Musika zikloak.

Partituren edizioa, musika-proiektu unitarioen eta musika-ekimen enpresarialen modalitateetan diruz laguntzen diren proiektuak, 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean garatu behar dira. Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta Musika-zikloen modalitateetarako, deialdiak jasotako epea 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartekoa da.

Onuradunak:

a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikarien lanak ekoiztea izatea, baldin eta artista horiek nagusiki euskara erabiltzen badute beren ohiko errepertorioan.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zergan musika-jarduerako epigrafe batean alta emanda egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.

Eskaera epea

2023-05-13-etik 2023-06-13-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa