Azalpena
Euskararen erabilera sozialaren esparruan diru-laguntzak: Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu
Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko programak garatzeko diru laguntzak.
Hartzaileak
Gipuzkoako udalak, mankomunitateak eta tokiko garapen agentziak.
Baldintzak
Jarduera mota hauek izango dira diru laguntza jasotzeko gai:
-
Euskal hiztunak aktibatzeko programak, ekintzak eta jarduerak.
-
Arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko garatutako egitarauak.
-
Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko helburuetan ardazten diren ekintzak eta programak.
-
Euskararen erabilera soziala sustatzeko programa orokorrak 4.000 biztanlez beherako udalerrietan.
Eskaera epea
2018-02-02-etik 2018-02-23-era