EUSKARAZKO LITERATURA-ARGITALPENETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak. Euskarazko literatura-argitalpenak

Xedea:

Diru-laguntzen helburua da 2023. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.

Onuradunak:

Deialdi honetan finkatutako betebeharrak betetzen dituzten argitaletxeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Argitaletxetzat hartuko dira bakarrik, 2021. urtetik 2022. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak edo pertsona fisikoak. Erakunde pribatuen kasuetan, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izatea, eta pertsona fisikoentzat jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta izatea. Ez dira emango diru-laguntzak, elkarteek eta fundazioek aurkeztutako eskaerei.

Eskaera epea

2023-05-06-etik 2023-06-05-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara