ADEFIN (Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzen programa)

Azalpena

Adefín
 
Xedea: Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzen ADEFIN programa arautzen duen 2009ko otsailaren 23ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea, interes-hobari gisa. 
 
Onuradunak: ETE Industrialak.
 
Betebeharrak. Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, baita gutxienez, produkzio-zentro bat ere.
b) Aurreko arloei lotutako erauzketetako edota eraldaketarako, produkzioko edo zerbitzu teknikoetako industria-enpresak izan beharko dira (produktuarekin edota produkzio-prozesuarekin zuzenean lotuta dauden enpresak, hain zuzen ere) edo informazioaren gizartearen eta komunikazioen arlokoak.
Aurreko paragrafoetan barne hartutako enpresa batek, gainera, jendearen zuzeneko merkataritza-jarduera egiten badu, gutxiengoa izan behar du, nolanahi ere, negozio-bolumenaren % 50etik beherakoa.
c) Enpresa txikiak eta ertainak izan beharko dira mikroenpresaren, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Europako Batzordearen 2003/361/EB Gomendioan ezarritako irizpideen (2003.05.20ko L124/36 EBAO) edo ordezkatuko duten edo aldatuko duten xedapenen arabera.

Horren ondorioz, honako hauek hartuko dira enpresa txiki eta ertaintzat:

- 250 langile baino gutxiago dituzten enpresak.
- Urteko negozio-bolumenean 50 milioi euro gainditzen ez dituzten edo urteko balantze orokorrean 43 milioi euro gainditzen ez dituzten enpresak.
- Aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa baten, edo batera beste enpresa batzuen, % 25etik gorako partaidetza ez duten enpresak.
Enpresa txikiak eta ertainak bereizi behar badira, 50 langile baino gutxiago dituen eta urteko negozio-bolumenean edo urteko balantze orokorrean 10 milioi euro gainditzen ez dituen enpresa hartuko da enpresa txikitzat.
Datu horiek enpresaren kontuetan eta gainerako datuetan oinarrituta kalkulatuko dira, edo parte hartzen duten enpresen kasuan, bateratutako kontuetan oinarrituta. 

Eskaera epea

2010-05-31-etik 2010-10-29-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena