ITSASOKO ENERGIA-TEKNOLOGIA BERRIZTAGARRIAK FROGATZEKO eta BALIOZTATZEKO laguntzak

Azalpena

Itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa
 
Xedea: Programa honen helburua da teknologia berritzaileak erakusteko eta balioztatzeko jarduerak sustatzea, Euskadin energia iturri berriztagarrien ezarpena areagotzeko ahalmena duten olatu energia eta itsasoko energia eolikoak aprobetxatuz.
 
Diruz lagundukodiren  jarduerak:
  • Olatuen energia aprobetxatzeko gailuen eskala errealeko, edo errealetik gertu dauden prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
  • Aerosorgailu flotatzaileen eskala errealeko, edo errealetik gertuko prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
  • Aurreko ataletan deskribatutako edozein prototipotako azpisistemen eta osagaien demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
Onuradunak:

a) Izaera pribatu edo publikoko pertsona juridiko guztiak, dirulaguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat gauzatzen badituzte EAEn.

b) Izaera pribatu edo publikoko nortasun juridikorik ez duten partzuergoak, enpresen taldeak edo elkarteak, LGSen 11. artikuluari jarraikiz; laguntza-programa honen 4. oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEko lurraldean. Izaera pribatu edo publikoko nortasunik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak direnean, onuraduntzat joko da nortasunik ez duen elkartea ez ezik, hura osatzen dute kide guztiak ere, eta haietako guztiei eta bakoitzari aplikatuko zaizkio oinarri hauetan aurreikusten diren onuradunen eskakizun arautzaileak.

Eskaera epea

2024-05-03-etik 2024-06-19-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak