TXEKINTEK / BARNETEKIN - Oinarri Teknologikoko Enpresak edo enpresa Berritzaileak Sortzeko Prozesuan laguntza (Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko dirulaguntza programa)

Azalpena

Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko dirulaguntza programa

Xedea:

  • TXEKINTEK (Ekintzailetza): Ekimen pertsonaleko enpresa–proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa–sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS–3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera–eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).
  • BARNETEKIN (Barnekintzailetza): Ekintzailetza korporatiboaren bidez, Gipuzkoako enpresa-sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa-proiektu berrietan laguntzea, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS-3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera-eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).

Erakunde onuradunak:

  • TXEKINTEK (Ekintzailetza): Pertsona fisikoak, oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko. Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
  • BARNETEKIN (Barnekintzailetza): Onuradunak izango dira: Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

Betetzeko epeak:

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 22an, eguerdiko 13:00etan bukatuko da.
  • Jarduerak hasteko epea: Jarduerak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2025ko irailaren 30ean.
  • Proiektuen justifikazio data: 2025ko urriaren 31an.

Eskaera epea

2024-05-14-etik 2024-10-22-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)