PRODUKTU BERRIAK MERKATURATZEA (Internazionalizazio Programa)

Azalpena

Internazionalizazio Programa - Produktu berriak nazioartean merkaturatze programa

Xedea: Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.

Proiektuaren baldintzak: Produktu berria eta berritzailea nazioartean merkaturatzea (gehienez 2 herrialde).

- Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.

- Produktu berria katalogo berri batean sartzea (bakarrik enpresa txikiei dagokienez).

Produktuaren berrikuntza egiaztatzeko: Enpresa ertainek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute:

a) Eusko Jaurlaritzaren edo beste administrazio publiko batzuen dirulaguntza onuradun izana.

b) Patente baten eskatzaile edo titularra dela jasota izatea.

Onuradunak: Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Eskaera epea

2024-05-24-etik 2024-06-28-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa