INDARTU Programa - Oiartzualdean Inbertsio Produktiboa egiteko diru-laguntzak *Covid-19*

Azalpena

Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa. Indartu 2021 Programa.

Xedea: Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta. Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %15ean gainditzen duten udalerrietan enplegua sortzen duten aktibo-inbertsioak egiteagatik.

Ezaugarriak:

  • ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.
  • DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
  • GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).
  • ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.
  • Laguntza-mota Agindu honen esparruan, elkarren segidako lehia-prozeduraren bidez emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte: Enpresa handientzako, lagunduko den inbertsioaren %10a. Enpresa Ertain eta Txikientzako, lagunduko den inbertsioaren %15a. Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako.

Onuradunak: Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE),baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak), hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik; horrez gain, diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa. %15ean gainditzen duten udalerrietan kokatu behar dira. Alde horiek Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Diru-laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014-05-21eko SA 38472 (2014/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude. Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %15ean gainditzen duten udalerrietan, 5.2 artikuluan aipatutakoak, bakarrik diruz-lagunduko dira Enpresa txiki eta ertainetan (ETEak) egindako inbertsioak.

Eskaera epea

2021-06-19-etik 2021-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: INDUSTRIA Sektorea
    Eremua: Inbertsioa
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak