BERRIZ ENPRESA programa (Negozioak eskualdatzeko eta erosteko zerbitzua; merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan)

Azalpena

Berriz Enpresa programa

Xedea: Enpresen jarraipena erraztea Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan. Laguntza, aholkuak eta sostengua ematen die negozioa eskualdatu nahi duten pertsonei, bai eta negozio horiei jarraipena eman nahi dieten ekintzaile eta inbertitzaileei. Berriz Enpresak laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren premiak kontuan hartuta.

Onuradunak: Negozio bat erosi edo saldu nahi duten enpresak eta partikularrak.

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa Ondoregotza
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa Ondoregotza