TXANDA-KONTRATURAKO laguntzak

Azalpena

Txanda-kontraturako laguntzak

Xedea: Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.

Onuradunak: Deialdi honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke bertan ezarritako baldintzetan txanda-kontratuak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta elkarte eta fundazioak ere (administrazio publikoak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak izan ezik).

Eskaera epea

2024-12-28-etik 2025-10-20-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak