Kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (Bitartez deialdia)
Xedea: Agindu honen xedea da ikerketa, berrikuntza eta kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden eta bitartekaritza horretarako tresnatzat duten kultura eta gizarte arloko berrikuntza-proiektuei bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea. Proiektu horiek lagungarri izan beharko dute hurrengoetarako:
Proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika edo bertsolaritza). Proiektuak eskabideak aurkezteko epea agortu ondoren hasiak eta 2025eko abenduaren 30era bitartean gauzatutakoak izan beharko dute. Proiektuak 2025ean hasiak izan behar dute. Gutxienez % 20ko autofinantzaketa maila aurreikusi beharko du aurrekontuak, halakotzat harturik iturri publikoetatik ez datozen diru-sarrerak: laguntza pribatuak, mezenasgoa, jarduerak berak eragindako diru-sarrerak eta eskatzaileak finantzatutako zatia, alegia.
Onuradunak: Pertsona fisikoak eta pertsona juridiko pribatuak
2024-12-02-etik 2025-01-02-era