JARRAIPENA - Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - JARRAIPENA
Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea (III. eranskina)

Xedea: Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea, enpleguari eustea eta Gipuzkoan enpresak sustraitzea.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • Enpresaren ondorengotza eta/edo transmisioa planifikatzea.
  • Enpresaren hazkunde ez-organikorako estrategiak definitzea.
  • Enpresaren transmisioko prozesuak garatzea.
  • Belaunaldi erreleboa bermatzea.
  • Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan errotutako enpresak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.
  • EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

Eskaera epea

2021-06-19-etik 2021-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa Ondorengotza
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa-ondorengotza