ELKARLANA - Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - ELKARLANA
Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea (IV. eranskina)

Xedea: Lehiakortasuna bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk garatzeko dimentsio egokia lortzeko (merkatuei erantzuteko ahalmena).

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: Dirulaguntza jaso ahal izango dute enpresetan esku-hartze eta esperimentazio proiektu hauek garatzeko jarduerek:

• enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea;

• enpresen dimentsio berriak sortzea;

• jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak badira; eta,

• lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen barruan.

Onuradunak: Gipuzkoan kokatutako lankidetza formularen baitako enpresak.

Eskaera epea

2020-07-31-etik 2020-09-29-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna