ELKARTEEN/ERAKUNDEEN LOKALETAKO edota MERKATARITZAKO ENPRESETAKO ERROTULUA LEZON EUSKARAZ JARTZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Elkarteen/Erakundeen lokaletako edota merkataritzako enpresetako errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Xedea: Merkataritza-elkarte/-enpresen lokaletan errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntzak ematea.

Onuradunak: Edozein pertsonak edo entitateak, eta hauexek dira bete beharreko baldintzak:

- Errotulua duen lokalak Lezon kokatua behar du.

- Errotuluaren testuak euskaraz idatzita egon behar du.

- Euskaraz testuak ondo idatzita egon behar du; horregatik, Euskara Sailak gainbegiratua emango dio aurrez.

- Errotuluko testua izen berezia bada ez da emango dirulaguntzarik.

- Establezimenduetako edo ibilgailuetako errotuluak lagundu daitezke (beti ere bakarra lagunduko da).

- Errotulu berriak edo berritzen direnak lagundu daitezke.

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara
Dei-egilea: UDALA / ESKUALDEA : Lezo.