Gazte langabeak prestatu eta kontratatzeko diru-laguntzak, gazteen enplegurako 2014-2020 aldirako programa eragilearen esparruan
Xedea: Lan-kontratuei dagokienez, diru-laguntza jaso ahal izango dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lan-zentroetan zerbitzuak emateko deialdi honen babespean diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetako ikasleekin lanaldi osorako sinatzen direnek, baldin eta jarraian proiektu mota bakoitzarentzat ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Deialdi honetan lan-kontratuak egiteko aurreikusitako diru-laguntzak segidako konkurrentziaren prozeduraren bidez emango dira. Kontratuaren lehen sei hilabeteak baino ezin dira diruz lagundu, kontratuen iraupena luzeagoa izan arren, eta betiere 2018ko abuztuaren 31rako epe hori bete bada. Diru-laguntzaren zenbatekoak honako hauek dira:
Kasu guztietan, adierazitako zenbatekoak diruz lagundu daitekeen gehieneko kontratazio-epeari (6 hilabete) dagozkio. Diruz lagundu daitekeen epea laburragoa balitz, diru-laguntzaren zenbatekoa kontratuaren epearekiko proportzionala izango da.a) kontratazio-konpromisoa duten prestakuntza-proiektuek, hasierako prestakuntza-fase bat ematea eta ondoren ikasleak kontratatzea bermatzen dutenek.
b) prestakuntza- eta ikasketa-kontratuetan oinarritutako prestakuntza dualeko proiektuek.
Onuradunak: Erakunde edo enpresak Prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko dituzten erakunde edo enpresa pribatuak, pertsona fisiko edo juridiko izanda ere, eta edozein forma juridiko dutelarik ere. Kanpoan geratzen dira administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak, bai eta aldi baterako lan-enpresak ere.
2018-01-01-etik 2018-09-15-era