CTAC - KALITATE eta INGURUMENEKO KUDEAKETA ZIURTATZEKO Laguntzak

Azalpena

Kalitate eta Ingurumeneko Kudeaketa Ziurtatzeko laguntzak 

Xedea:
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta turismo-sektorean diharduten enpresa eta establezimenduetan kalitate-kudeaketarako eta ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzen laguntzeko jomuga duten laguntzak arautzea. 
 

Onuradunak:

1.- Laguntzen Agindu honetan bilduriko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan beren jarduera gauzatzeko legeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek (ETE); jarduerari dagokionez, honako tipologiaren batean kokatuta egon behar du:

a) Turismo-ostatua
b) Jatetxeak.
c) Bidaia-agentziak.
d) Turismo aktiboa.
e) Interpretazio Zentroak.
f) Kongresuen Antolatzaile Profesionalak (KAP).
g) Turismo-garraioa.

2.- Agindu honen ondorioetarako, honako definizio hauek ezartzen dira:
Interpretazio-zentroak: baliabide historiko, kultural edo natural garrantzitsu edo bereziak dituzten tokietan kokatuta egonik, bisitariei baliabide horien ulermena errazten dietenak, modu informal, ulergarri eta erakargarrian, interpretazio-zentro horietan hasitako interpretazioari jarraipena ematea ahalbidetuz.
Turismo-garraioko enpresak: pertsonak lekualdatzeko azpiegitura eta ekipo-ondasunak edukita, jarduera nagusi gisa Euskadi barruan interesekoak diren baliabide edota toki desberdinetan ibilbide gidatuak egitea duten enpresak.

3.-Museo gisa kalifikatutako baliabideak ezin izango dira diruz lagundu.

 

Eskaera epea

2012-03-09-etik 2012-06-29-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza