EKONOMIA ZIRKULARRA - Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzea (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - EKONOMIA ZIRKULARRA
Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzea (V. eranskina)

Xedea: Gipuzkoako enpresa sarean balioa sortzea, enpresen eraldaketa eta ikuspuntu sistemiko eta partekatu baten garapena sustatzea, betiere ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.
  • Enpresak eta/edo haien enpresa inguruneko eragileak barne hartzen dituzten lankidetza sareak sortzea, garatzea eta horietan parte hartzea.
  • Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.
  • Negozio ereduak ekonomia zirkularrerantz bideratzea.
  • Ikuspegi zirkularra txertatzea balio kate osoan.
  • Bioekonomiaren enpresa bideragarritasuna.
  • Balio erantsiko negozio egokiak modelizatzea eta zabaltzea.
  • Balio proposamen berriak artikulatzea ekonomia zirkularrarekin hibridatuz.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.
  • EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

Eskaera epea

2021-06-19-etik 2021-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna