Azalpena
Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - EKONOMIA SORTZAILEA
Ekonomia sortzailea balioestea (VI. eranskina)
Xedea: Ekonomia sortzaileak eraldatzeko duen balioa sustatzea aukera eta balio erantsiko esparruak sortzeko eta garatzen laguntzeko.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:
-
Enpresa proiektu eta/edo jarduera berriak bultzatzea ekonomia sortzailearen eremuan.
-
Pertsonetan oinarritutako diseinua txertatzea (erabiltzaileak eta bezeroak eraldatzeko prozesuak, enpresetako eragile aktibo gisa).
-
Ekonomia sortzaileak sortutako aukeretara egokitutako estrategiak diseinatzea.
-
Lankidetza sareak sortzea, garatzea eta/edo horietan parte hartzea.
-
Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.
-
Sinergiak sortzea eta hibridatzea jarduera sektore desberdinen artean (ekonomia sortzailearen sektoreen artean eta ekonomia sortzailetik kanpo dauden sektoreen artean).
-
Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea.
-
Balio proposamen berriak egituratzea ekonomia sortzailearekin hibridatuz.
Onuradunak:
-
Gipuzkoan kokatutako enpresak.
-
Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
-
EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
Eskaera epea
2024-05-10-etik 2024-06-20-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
-
Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna