Enpresek euskara planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko dirulaguntzak
Xedea:
Lehenengo multzoa: entitatearen euskara plana eta urteko kudeaketa plana oinarri izanda, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak egitea.
Bigarren multzoa: entitatean euskara planik izan gabe, euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak.
Dirulaguntza honek deialdiaren urtean gauzatuko diren egitasmoak, jarduerak, zerbitzuak eta produktuak baino ez ditu kontuan hartuko. Hau da, diruz lagunduko diren egitasmoen gastuak eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak deialdiaren urteko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31ra bitartekoak izango dira.
Onuradunak: Pasaiako udalerriko enpresak.
Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
Xedea: Merkataritza establezimendu eta enpresetako errotuluak euskaraz jartzea lagunduko da diruz. Dirulaguntza elementu hauei dagokie:
— Kanpoko errotuluei.
— Toldoei, errotulu funtzioa egiten badute.
— Erakusleihoetako errotulazioari.
— Atarien ondoko profesionalen plakei.
Onuradunak: Pasaiako udalerrian kokatutako merkataritza establezimendu eta enpresak.
Euskarazko irudi korporatiboei, web guneei eta programa informatikoei dirulaguntzak
Xedea: Diruz lagunduko diren jarduerak/ikastaroak:
— Euskaraz jarritako irudi korporatiboaren elementuak.
— Euskarazko webguneak.
— Euskarazko programa informatikoak.
— .eus domeinua.
Onuradunak: Pasaiako kultur-, kirol-, aisialdi-talde, enpresa edo merkataritza zein ostalaritza establezimenduak.
2024-12-16-etik 2025-01-19-era