MOVES III - Mugikortasun Elektrikoari lotutako Pizgarri-programa (EVE-IDAE)

Azalpena

Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa)

Diruz lagunduko diren jarduerak:

1. Pizgarri-programa. Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea. Ibilgailu elektriko «entxufagarriak» eta M1, N1, L3e, L4e, L5e, L6e eta L7e kategoriako erregai-pilakoak diruz lagunduko dira.

2. Pizgarri-programa. Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea. Ibilgailu elektrikoen kargatze-azpiegituren ezarpena diruz lagunduko da.

Onuradunak: Pertsona fisikoak eta juridikoak:

a) Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak

b) Adin nagusiko pertsona fisikoak

c) Jabekideen erkidegoak

d) Baliozkotasunez eraturik dauden pertsona juridikoak

e) Toki-erakundeak

Eskaera epea

2021-09-28-etik 2021-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : EVE.