TURISMO sektoreko ETEei LEHIAKORTASUNEAN laguntza (kudeaketa eta produktibitate hobekuntza)

Azalpena

Turismoaren Lehiakortasun Programa. Turismo sektoreko ETEei Lehiakortasunean laguntza.

Xedea: Jarduera horren helburu nagusia turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea da, haien kudeaketa eta produktibitatea ahalik eta gehien hobetzea ahalbidetuko duten metodologiak eta konponbideak sustatzealdera.

Faseak:

  • Diagnostikoaren I. Fasea EGEFek eta Gipuzkoako Bazkundeak kofinantzatuko dute; beraz, zerbitzu hori doakoa izango da parte hartzen duten enpresentzat.
  • Laguntzen II. Faseak (ezarpena) 7.000 euroko gehieneko kostu hautagarria izango du enpresa bakoitzeko. Kostu hori enpresa onuradunak aurrefinantzatuko du, eta EGEFek % 50ean kofinantzatuko du. Beraz, deialdi honen kontura eman daitekeen enpresa bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da.

Onuradunak: Turismo Lehiakortasun Programa ETE, mikro-ETE edo Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezian, Gipuzkoako Bazkundearen lurralde-mugapean, eta JEZ zentsuan hurrengo epigrafeetako batean alta emanda daudenentzat zuzenduta dago:

  • Lehenengo saila: 67, 68, 72, 73,755 eta 98.
  • Bigarren saila: 52, 59, 882 eta 883.

Eskaera epea

2021-06-18-etik 2021-11-26-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza