TURISMOA MERKATURATZEKO eta SUSTATZEKO laguntzak (CTP programa)

Azalpena

Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak   

Xedea: Agindu honen xedea da turismo-sektoreko enpresentzako laguntzak erregulatzea eta deitzea, produktu berriak garatu eta merkatura ditzaten, bai eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzea eta Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak babestea ere.
 

Proiektu tipologia:

a) Euskadin garatutako turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea. Apartatu honetan, Euskadin garatutako ekimenak babestuko dira, proiektu turistiko lehiakorrak, arduratsuak eta jasangarriak garatzen eta merkaturatzen laguntzen dutenak, baita ekintzailetza-espiritua eta berrikuntzaren kultura sustatzen dituztenak ere.

b) Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean oihartzun mediatikoa badute eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen badute. Apartatu honetan, ekitaldi hauek lagunduko dira: Euskadik bikaintasuneko eta lehiakortasuneko helmuga turistiko bezala duen posizionamendu turistikoa sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen dutenak.


Onuradunak:

  • Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) turismo-zerbitzuak ematen dituzten Euskadin.
  • Elkarteak
  • Fundazioak
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak egiten dituzten elkarteak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak.

Eskaera epea

2024-06-26-etik 2024-07-26-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala
  • Sektorea: TURISMOA
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna