30 Urte baino gehiagoko luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko diru laguntza
Xedea: Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonen laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan pertsona horiek kontratatzea diruz laguntzen duen programa baten esparruan, pertsona horiei kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako kontratuak eginez; kontratu horiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak behar dute izan, eta deialdi honetan ezarritako betekizun eta baldintzetara egokitu behar dira. Deialdi honen ondorioetarako, luzaroko langabetzat hartuko da kontratua hasi aurreko egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta eta izena emanda egonik egoera horretan egon dena kontratua hasi aurreko 540 egunetatik gutxienez 360 egunetan. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da Gizarte Segurantzako inongo erregimenetan alta emanda ez dagoen pertsona.
Onuradunak: Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.
2024-09-26-etik 2024-10-25-era