Ekonomia zirkularreko ekodiseinu- eta erakustaldi-proiektuetarako laguntzak

Azalpena

Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuetarako, ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako, europar programetarako proiektuak diseinatzeko eta proiektu erronkariak aktibatzeko laguntzak

Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren frogapena (1. ildoa)

Xedea: Lerro honen helburua da enpresek merkatuan irtenbide berri bat paratzea, frogatua eta bideragarria. Bi gauza egin beharko dituzte:

- Ekipoak, produktuak edo materialak ekodiseinatzea. Bizi-zikloa azterturik, ikusi beharko da ingurumen-aztarna murriztu egiten dela aurreko beste alternatiba edo eredu batzuen aldean. Proiektua ekodiseinu gisakoa definitzen bada, produktua/zerbitzua diseinatzeko eta garatzeko orduan ingurumenaren gaia ere bildu beharko du, eta bizi-zikloaren analisiaren metodologietan oinarritu beharko du (BZA), analisi-prozesuan UNE-EN ISO 14040 eta 14044:2006 arauak betez, irtenbide jasangarririk onena ziurtatzeko. Produktuaren ingurumen-informazioa zehazteak ez du berez ekodiseinu-proiektu bat denik esan nahi (bizi-zikloaren analisiak, LCC, ingurumen-aitorpenak, aztarnak, eta abar).

- Proba pilotuen bidez frogatzea -izan daiteke industriara pasa aurretik edo industriara igarota- xahuketa prebenitzeko eta materialen ahalik eta baliorik handiena berreskuratzeko irtenbideak bideragarriak direla ekonomikoki, teknikoki eta ingurumenaren aldetik, bai eta produktuen eta osagaien bizi-zikloa luzatzeko irtenbideak ere.

Onuradunak: Laguntzen onuradun izan daitezke enpresa pribatuak -sustatzaile eta bazkide gisa (ahal dela, industria-sektorekoak)-; baina baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektorearekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere, baldin eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte. 1., 2. eta 4. lerroetan, proiektu berritzailearen emaitzek ahalik eta aplikaziorik zabalena izan dezaten, ezartzen da ezen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan ahalko direla, baina ezingo dute proiektuaren sustatzaile izan. Baldintza hori bera ezartzen zaie aholkularitza-enpresei ere. Industria-talde batera edo hainbatera loturik edo elkarturik baldin badaude, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroak (ZTBES) ere izan daitezke 1., 2., 3. eta 4. lerroetako proiektu baten sustatzaile.

Eskaera epea

2021-07-01-etik 2021-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : IHOBE.