EKOBERRIKUNTZA ESTRATEGIKOKO PROIEKTUETARAKO laguntzak

Azalpena

Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuetarako, ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako, europar programetarako proiektuak diseinatzeko eta proiektu erronkariak aktibatzeko laguntzak

Ekoberrikuntza estrategikoa (2. ildoa)

Xedea: Bi baldintza betetzen dituen irtenbide ekoberritzaile bat diseinatzea: ekonomia zirkular eta baliabide-eraginkortasunerako europar politika-tresna bati ("driver") erantzutea, eta EAEn merkatu-aukera bat sortzea. Proiektuak estrategikoa izan beharko du enpresa sustatzailearentzat, eta euskal balio-katea ere inplikatu beharko du, aktiboki.

Onuradunak: Laguntzen onuradun izan daitezke enpresa pribatuak -sustatzaile eta bazkide gisa (ahal dela, industria-sektorekoak)-; baina baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektorearekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere, baldin eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte. 1., 2. eta 4. lerroetan, proiektu berritzailearen emaitzek ahalik eta aplikaziorik zabalena izan dezaten, ezartzen da ezen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan ahalko direla, baina ezingo dute proiektuaren sustatzaile izan. Baldintza hori bera ezartzen zaie aholkularitza-enpresei ere. Industria-talde batera edo hainbatera loturik edo elkarturik baldin badaude, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroak (ZTBES) ere izan daitezke 1., 2., 3. eta 4. lerroetako proiektu baten sustatzaile.

Eskaera epea

2021-07-01-etik 2021-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : IHOBE.