Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu:
1. Interes turistiko nabarmena duten eta kanpoko hedabideetan eragin handia izango duten merkataritza azokak, erakusketak eta ekitaldiak antolatzeko beharrezkoak diren jarduketak.
2. Profesionalen edo negozioen biltzarren, enpresen batzarren eta ekitaldien animazioa. Zehazki, ekitaldiarekin batera animazio programak antolatzea, parte hartzaileentzat nahiz laguntzaileentzat.
3. Gastronomiarekin zerikusia dutelarik interes turistiko nabarmena duten ekitaldien antolaketa, Gipuzkoatik kanpoko hedabideetan proiekzio handia badute eta lurralde historiko horretan egiten badira.
Hartzaileak:
1 eta 2: Enpresa pribatuek, elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta horien jardueren artean oinarrietan adierazitako ekitaldiak antolatzea badago. Entitate onuradunek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar dute kokatuta.
3. Gipuzkoako udalek eta turismoa sustatzeko horien mendeko erakundeek, eta eskualde mailako turismoa kudeatzen duten mankomunitateek eta agentzia publikoek, bai eta enpresek, irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuek ere. Entitate onuradunek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar dute kokatuta.
2024-05-14-etik 2024-06-05-era