ZIBERSEGURTASUNA: ENPRESAK (Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa (Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzea)

Xedea: Diruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak:

a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.

b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.

c) Enpresako langileekin egiten diren zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazioarekin eta/edo prestakuntzarekin lotutako kostuak.

Ez dira diruz lagunduko hardwarearen eta softwarearen kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.

Onuradunak: Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak.

Eskaera epea

2021-04-27-etik 2021-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna